Laspiur, Asier
Gipuzkoar eskultorea (Eibar, 1961). 80ko hamarkadaren erdialdera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, bi urte eman zituen New Yorken bere prestakuntza sakontzen. EHUko Leioako Arte Ederretako Fakultatean lizentziaduna da. Txikitandik hasi zen artelanetan eta hainbat adarretan jarduna da, hala nola margolaritzan, olioan, grabatuan, zeramikan edota eskulturan. 1989an Gure Artea saria irabazi zuen Zintzilikarioa lanarekin. Artelan hau herrietako esekitokiei buruzko azterketaren emaitza izan zen.