Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lasarte-Oria

Gipuzkoako iparraldeko udalerria (Donostialdea), Oria ibaiaren bi aldeetara hedatzen dena. Mugak: iparraldean Donostia, ekialdean Hernani eta Urnieta, mendebalean Zizurkil eta Usurbil, eta hegoaldean Andoain. 5,8 km2. 1997ko datuen arabera, 17.782 biztanle ditu.  Goiko Kale (Urnietari zegokiona) eta Beko Kale (Hernaniri zegokiona) auzoek osatua da udalerria. Hizkuntza banaketa 1996an: 6.259 euskaldun, 3.002 ia euskaldun eta 8.320 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusiak industria (Michelin) eta zerbitzuak dira. Bertan daude Lasarteko hipodromoa (1916an sortua) eta golf zelaia (1914an sortua). Aipagarria da, halaber, aitzindegi neoklasikoa duen XVIII. mendeko San Pedro parrokia eliza.  v  Historia. Usurbil, Urnieta, Zubieta eta Hernaniko hiriak udalerri bihurtu zirenean lau herri hauen eta Donostiaren artean zegoen banatua Lasarte-Oriako herria. Gerra Zibila amaitutakoan Lasarte-Oriaren itxura guztiz aldatu zen. 50-70 bitartean bost aldiz handitu zen bertako biztanleria, etorkin asko joan bitziren. Auzo elkarte eta herri erakunde batzuen ekimenaren bidez udalerri bat osatzeko batzordea eratu zen 1975ean. 1979an osatu zen behin-behineko lehen udaletxea. 1985ean egin zen udalerria osatzeko erreferenduma eta geheinek botorik eman ez bazuten ere, baiezkoaren aldekoak izan ziren garaitzaileak. Urtebete geroago onartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusiak (1986ko urtarrilaren 31) Lasarte-Oriako udalerria.