Larrea
Barrundiako udalerriko herria (Arabako Lautada). 75 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen bukaeran galdu zen. Aipagarri dira XVI. mendeko San Millan parrokia eliza eta Gebaratarren Lazarragako dorretxea (XV-XVII). v Zornotzako udalerriko auzoa (Durangaldea, Bizkaia). 150 biztanle (1960). Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 50. Aipagarria da Larreatarren jauregia. v Galdamesko udalerriko auzoa (Enkarterri, Bizkaia). 50 biztanle (1960). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendean galdu zen. Aipagarria da Aranatarren jauregia.