Larrea y Legarreta, Luis María
Bizkaitar elizgizona (Miravalles, 1918). 1943an apaiztu zen, Gasteizko Seminarioan ikasketak egin ondoren. Salamancako Unibertsitate Pontifizioan zuzenbide kanonikoa eta zibila ikasi zituen. Ondoren Madrilgo Unbertsitatean zabaldu zituen ikasketak. Gasteizko Seminarioan zuzenbide irakasle izan zen, eta baita bertako errektore ere, 1965. eta 1971. urteen artean. Halaber, Gasteizko Gotzaitegiko aholkulari juridiko eta Seminario eta Unibertsitateen Batzordeko presidente izan da Gotzainen Konferentzian. 1971n Leongo gotzain izendatu zuten eta bertan aritu zen, 1979 bitartean. Ordutik 1995 arte, Bilboko gotzain izan zen. Gotzain modura aritu zen bitartean, Iruñea, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutien arteko elkarlana indartu egin zen.
- larrazken
- Larrazketa
- Larre, Emile
- larre
- Larrea Celayeta, Juan
- Larrea y Legarreta, Luis María
- Larrea, Vicente
- Larrea
- Larreaundi
- Larrebieu
- larregari