Laptev itsasoa
(Errus. Laptevykh more). Ozeano Artikoko itsasoa, Siberiaren iparraldean, Siberia Berriko, Iparraldeko Lurraldeko (Siévernaia Zemliá) uharteen eta Taymirreko penintsularen artean. 650.000 km2-ko azalera du, 520 m-ko gutxieneko sakonera eta 2.247 m-ko sakonera gorena. Khatanga, Anabar, Olenek, Lena eta Iana ibaiek isurtzen dute Laptev itsasoan ura. Ia erabat izozturik egoten da neguan zehar, eta udan bakarrik ibili daiteke ontziz. Nordvik eta Tiksi dira Laptev itsasoaren ertzeko portu nagusiak.
- lapranean
- laprast
- laprastada
- laprasteko
- lapsus
- Laptev itsasoa
- Lapuebla de Labarca
- lapur
- Lapurdi
- lapurreria
- lapurreta