iz. Psik. Hitz egitean edo idaztean hitz egokiaren ordez, beste bat, okerra, erabiltzea. Errakuntza idatzizkoa denean lapsus calami deritza, eta hitzezkoa denean, berriz, lapsus linguae. Hutsegite horren eragile nagusiak nekea, behar den arreta ez jartzea edo larritasuna dira.