Lantarón
Arabako mendebaleko udalerria (Añana). Mugak: iparraldean, Erribera Goitia, Gesaltza eta Gaubea; ekialdean, Erribera Goitia eta Erribera Beitia; mendebalean, Tobalinako ibarra (Burgos) eta hegoaldean, Ebro ibaia. Garaiera, 530 m. 67,85 km2. 1997ko datuen arabera, 914 biztanle ditu (lantarondarrak). Hizkuntza banaketa 1996an: 15 euskaldun, 84 ia euskaldun eta 719 erdaldun. Herrigune hauek osatua da Lantaróngo udalerria: Alcedo, Berguenda, Fontetxa, Puente Larra, Sobron, Caicedo de Yuso, Comunion (herriburua), Leziñana, Molinilla, Zubillaga, Saratsu eta Turiso. Udalerriaren hegoaldetik Ebro ibaia igarotzen da. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI. mendea baino lehen galdu zen. Nekazaritzan (garia, garagarra, azukre erremolatxa, patata) eta industrian (kimika industria, eraikuntza, janari industria) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera nagusia. Dena dela jende asko Miranda de Ebroko industrietara joaten da lanera. Aipagarria da San Martin ermita erromanikoa. v Historia. X. mendeko dokumentu batean agertzen da lehen aldiz Lantaron. Ez da ezagutzen noiz jaso zuen hiri gutuna, baina argi dago 1515. urterako bazuela.