Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lantanido

iz. Kim. Atomo zenbakia 57tik (lantanoa) 71ra (lutezioa) bitartekoa duten gai bakunetako bakoitza. Lantanidoak edo lur bitxiak Eskandinavian aurkitu ziren, XVIII. mendearen bukaeran Lantanidoek oso ezaugarri bereziak dituzte, eta lantanoak bezalako jokaera kimikoa. Lantanidoen mineralek lur bitxi edo arraroen multzoa osatzen dute. Lantanoa, zerioa, praseodminioa, neodimioa, prometioa, samarioa, europioa, gadolinioa, terbioa, disprosioa, holmioa, erbioa, tulioa, iterbioa eta lutezioa dira lantanidoak.