Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lanpo

iz. Zool. Tunidoen familiako arrain hezurduna, atunaren antzekoa eta familia berekoa, 70 cm inguru luzea (Sarda sarda). Atun-zuri eta atun-txiki izenez ere ezagutzen da. Bizkarraldea berde iluna eta 7-10 zerrenda beltzekikoa du, sabelaldea berriz berde zilarkara. Bizkarreko bi hegalak luze zorrotzak ditu. Uzkian hegal bakarra du.  Sukaldaritzan oso aintzat hartua da lanpoaren haragia. Iparreko itsasoan, Itsaso Beltzean eta Marokoko itsasertzean ibiltzen da.