Landaburu Fernandez de Betoño, Francisco
Arabar politikaria (Gasteiz, 1907 - Gasteiz, 1963). EAJ alderdiko eta Eusko Ikaskuntza elkarteko kidea zen. 1933 diputatu hautatu zuten Araban EAJ alderdiaren eskutik. 1936. urteko militarren matxinadan bi aldiz atxilo hartu zuten Gasteizen baina urtebete geroago Lapurdira ihes egitea lortu zuen. EAJ alderdiak bere ordezkari izendatu zuen Parisen. Frantzia alemaniarren esku geratu zenean Gestapotik ihes egin zuen eta 1944. urtean Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitza bereganatu zuen. Agirre lehendakariaren zerbitzupean izan zen hura hil zen arte. La causa del pueblo vasco obra eman zuen argitara 1956. urtean. 1960. urtean Agirre lehendakaria hil zenean Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izendatu zuten. 55 urte zituela eta José Antonio de Aguirre, forjador de la nación vasca obra idazten ari zela hil zen. Artikulu nagusiak: Emmanuel Mounier-Léon Blum, Patronos, cristianos y curas obreros, ... Comunismo tampoco, ¿debe tener el partido una doctrina social?, En torno al Pacto del Atlántico, La lección de la Commonweath, De Luxemburgo a Estrasburgo eta Marc Sangnier, el sembrador (Alderdi aldizkarian argitaratuak).
- Landa Areta, Alfredo
- Landa Ijurko, Josu
- Landa, Karmelo
- Landa Etxebeste, Mariasun
- Landa
- Landaburu Fernandez de Betoño, Francisco
- Landak
- Landako
- landalur
- landarazi, landaraz, landarazten
- Landarbaso