Landa Ijurko, Josu
Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1960). Euskal filologiako ikasketak egin zituen. 1980an Susa literatura aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta izen bereko argitaletxearen sortzaileetako bat ere, 1983an. Argia aldizkarian eta Euskaldunon Egunkarian ere ibili da lanean. 1995etik hona multimedia teknologiei eta Interneti lotutako proiektuetan murgilduta ibili da. 1980an Haizearen itzalak poesia liburua argitaratu zuen. 1983an Gerraondoko poesiaren historia saiakera plazaratu zuen, eta Ipurtargi beltza liburua, poema eta ipuinez osatua. 2002an bere lehen eleberria argitaratu zuen: Odolbildua.