Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lancashire

Ingalaterrako iparraldeko konderria, Irlandako itsasoaren eta Penino mendikatearen artean. 3.043 km2 eta 1.384.100 biztanle. Hiriburua, Preston. Hiri nagusiak: Blackburn, Blackpool, Fleetwood, Lancaster, Morecambe eta Heysham. Manchesterreko eskualdea bere barnean zuen Lancashirekoak 1972. urtea arte. XVIII. mendean zehar Peninoko nekazariaren lanbidea zen artilearen ekoizpenaren lekua kotoiarenak hartu zuen. Industria berri honek berehalako garapena izan zuen eskualdeko hezetasunari eta Peninotik jaisten diren errekastoei esker, hauek lehendabiziko ehun-makinak mugiarazi baitzituzten. XIX. mendean, aldiz, ikatz hobi garrantzitsuak aurkitu zituzten bertan eta Europako industriagune nagusietakoa izan zen Lancashire. Egun, altzairugintzan, ehungintzan eta mekanika industrian (automobilgintza, burdinbiderako gaiak) oinarritzen da konderriko ekonomia.