Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lanbliasi

iz. Med. Digestio sistemaren eritasuna, Giardia edo Lamblia intestinalis izeneko protozoo bizkarroiak eragina. Kutsatutako janarien bitartez iristen da bizkarroi hori digestio sistemara, eta duodenoan eta ieiunoan hazten da. Batzuetan ez du kalterik sortzen, baina mina, digestiorako zailtasunak eta beherakoak sor ditzake. Diagnosia egiteko gorotzaren azterketa parasitologikoa egin behar da. Sendagai gisa metronidazola erabiltzen da.