Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lan

iz. Onuragarri den zerbait lortzeko egiten den jardun jarraikia. || Jardun hori, ondasunak lortzearren, gizatalde baten barnean eta era arautuan egiten denean. || Eskulangile, burulangile edo ertilari baten jardunaren ondoriozko gauza. || (Izadiko indar baten) jardun etengabea, ondorioa erakusten duena; ondorio hori. || Lan egin. Badute norentzat lan egin. || Lan eragin. Lan eginarazi.  v  Fis. Objektu bat kanpoko indar batek mugiarazten duenean gertatzen den energiaren transmisioa; gorputz baten gainean egiten den lana, gorputz horrek duen energiaren inkrementuaren baliokidea da. Objektua higiarazten duen indarra konstante mantentzen bada, lana gorputzak egindako bidea eta indarra biderkatuz lortzen da. F’ indar batek duen aplikaziogunea dr’ tarte txiki batean aldentzerakoan egiten duen oinarrizko lana, egindako bidearen eta aplikatzen den indarraren arteko biderketa eskalarraz lortzen dena da; F’-ek eta dr’-ek osatzen duten angelua a bada:              

    

Eta indarra ibilbide finitu batean izaten denean berriz:           

    

Indar eragilea konstantea ez denean, lana aipaturiko biderkadura eskalarraren integralaz kalkulatzen da.         
Gorputz baten gainean egiten den lana ordea, ez da gorputzaren leku aldaketa batean gertatzen soilik; adibidez, gas baten konpresioa edota kanpoaldeko indar magnetiko batek eraginda gorputz baten barnean diren partikulen mugimendu ikusezina ere lanak baitira. Gorputzari eragiten dion indarrak, gorputzaren mugimenduaren alderantzizko norabidekoa duenean, lana negatiboa dela esaten da. Lana energia adierazten den banako beretan adierazten da; adibidez: MKS (metro, kilogramo, segundo) sisteman, joule-a da erabiltzen den oinarrizko banakoa; CGS (zentimetro, gramo, segundo) sisteman, berriz, dina erabiltzen da.  v  Elektr. V1 potentziala duen puntu batetik, V2 potentziala duen puntu batera mugitzen den Q karga batek egiten duen lana honela definitzen da: