Lamour, Philippe
Frantses abokatua (Landrecies, 1903 - 1992). Parisen egin zituen Zuzenbide ikasketak. Oso gazterik hasi zen abokatu lanetan. Hogeita hamar urte zituenean ospetsu egin zen Seznec eta Stavisky aferetan egindako lan bikainagatik. Nekazarien Konfederazio Nagusia sortu zuen, eta bertako idazkari nagusia izan zen. Indar handiz lan egin zuen Frantziako nekazarien eta erakunde sindikal, finantzetako eta antolamenduzkoen alde. 1945ean Ekonomia Batzordeko kide egin zuten (1953 arte) eta 1946an Kredituaren Batzorde Nazionaleko kide (1971 arte). Frantziako ardogile elkarteen federazioko lehendakaria izan zen. 1974an Languedoc-Roussillon eskualdeko batzorde ekonomiko eta sozialeko lehendakari egin zuten.