Laín Entralgo, Pedro
Espainiar sendagile eta idazlea (Urrea de Gaén, Teruel, 1908 - 2001). Medikuntzan doktore, medikuntzaren historiako katedradun eta errektore izan zen Madrilgo Unibertsitatean. Medikuntzaren arazoak ez ezik, José Ortega y Gasset eta Xavier Zubiriren eraginpean antropologia filosofikoa ere landu zuen Laín Entralgok. Bere idazlan ugariren artean nabarmenak dira: Medicina e Historia (1941, Medikuntza eta Historia); Sobre la cultura española (1942, Espainiako kulturaz); Las generaciones en la historia (1945, Belaunaldiak historian zehar); España como problema (1949, Espainia arazo gisa); La espera y la esperanza (1957, Itxaronaldia eta itxaropena); Teoria y realidad del otro (1961, Besteari buruzko teoria eta errealitatea); La relación médico-enfermo, historia y teoría (1964, Medikuaren eta gaixoaren arteko harremanak. Historia eta teoria); Descargo de conciencia (1976, Kontzientzia garbiketa) autobiografikoa; Antropología de la esperanza (1984, Itxaropenaren antropologia) eta Cuerpo y alma (1991, Gorputz eta arima). Espainiako Medikuntza eta Hizkuntza akademietako kidea izan zen, eta azken horretako zuzendari izan zen 1982-1988 bitartean. Sari asko irabazi zituen, besteak beste, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printzea saria 1989an.
- Laiglesia, Alvaro de
- laiko
- laikotasun
- laikotu, laiko, laikotzen
- laikotze
- Laín Entralgo, Pedro
- lain
- laineza
- laino
- lainope
- lainope