Laiglesia, Alvaro de
Gipuzkoar eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria (Donostia, 1922 - Manchester, 1981). 1942. urtean División Azul gudarosteko soldadu eta korrespontsala izan zen. La Codorniz aldizkariko zuzendaria izan zen 1944. urteaz geroztik. Urte berean eman zuen argitara bere lehen eleberria eta geroztik beste 42 idatzi zituen.