Lagerlöf, Selma
Suediar eleberrigilea (Mårbacka, Vårmland, 1858 - Mårbacka, 1940). Suedian Literaturako Nobel saria eskuratu zuen lehena izan zen (1909). Fantasia handiko eta kolore biziko eleberriak eta ipuinak idatzi zituen; askotan, Suediako saga eta alegietan oinarritzen zen idazteko. Obra nagusiak: Gösta Berlings saga (1891, Gosta Berling-tarren saga, bi liburuki), Osynliga länkar (1894, Katea ikustezinak), Antikrists mirakler (1897, Antikristoren mirariak), Jerusalem (bi liburuki, 1901-1902), Herr Arnes Penningar (1904) eta Nils Holgerssons underbara resa genom Sverige (1906-1907, Nils Holgerssonen bidaia zoragarria, bi liburuki), azken hau haurrei zuzendutako geografia liburu ezaguna.