L’Hospital, Guillaume François Antoine
Frantses matematikaria (Paris, 1661 - Paris, 1704). Oso lan garrantzitsuak egin zituen geometria eta kalkulu diferentzialaz. 1696. urtean eman zuen argitara kalkulu infinitesimalari buruzko lehen liburua: Analyse des infiniment petits pour l’intelligence des courbes. v L’Hôspital-en erregela. Limite indeterminatuak kalkulatzeko erabiltzen den erregela; 0/0 eta ∞/∞ eratako emaitza duten limiteak ebaztekoa alegia. Aldagai errealeko diferentzia daitezkeen f(x) eta g(x) bi funtzio izanik, aldagaiaren a balio berdin batentzat, zero edo infinitu balioa hartzen badute funtzioek, hau da:
Honela gertatzenda:
f’(x) eta g’(x) , f(x) eta g(x) funtzioen deribatuak direlarik. Erregela hau nahi adina aldiz aplika daiteke, f(x)-en eta g(x)-en segidako deribatuak deriba daitezkeen funtzioak izanez gero.
- Kyongsan-pukto
- Kyoto
- Kyushu
- l
- L’Herbier, Marcel
- L’Hospital, Guillaume François Antoine
- la 1
- la 2
- La Bruyère, Jean de
- La Calera del Prado
- La Cerca