Kubrick, Stanley
Estatu Batuetako zinemagilea (New York, 1928 - Londres, 1999). Argazki lanetan hasi zen; bere lehenengo filmak Estatu Batuetan egin zituen eta gero Ingalaterrara aldatu zen. Filmak: The Killing (1956, Hilketa), Paths of Glory (1957, Aintzazko Bideak), Spartacus (1960), Lolita (1962), Dr. Strangelove (1963), 2.001: A Space Odyssey (1968, 2.001: Espazioko Odisea), A Clockwork Orange (1971, Laranja Mekanikoa), Barry Lyndon (1975), The Shining (1979, Distira), Full Metal Jacket (1987, Metalezko Jaka). Hil zenean egiten ari zen Eyes wide shut film eztabaidatua 2000. urtean estreinatu zen.