Kubelik, Rafael
Txekiako musikagilea eta orkestra zuzendaria (Bychory, 1914 - 1996). Pragako kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Txekiako Filarmonikako zuzendaria izan zen 1936. urtetik eta Chicagoko Orkestra Sinfonikokoa 1950-1953. urte bitartean. Covent Garden Operako musika zuzendaria izan zen 1955. urtetik 1958. urtea arte eta Metropolitan Operakoa 1973-1974 bitartean. Operak ere idatzi ditu; horien artean, Veronika (1947), kantata bat, sinfonia koralak, biolin kontzertu bat, bi requiem, ganbera musika eta kantuak.