Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kromosoma

iz. Zelularen osagaia, bere baitan herentzia ezaugarriak dituena.  v  Kromosomen eginkizun nagusia azido desoxirribonukleikoaren (DNA) informazio genetikoa mantentzea eta ugaritzea da, eta informazio horren transkripzioa bideratzea, proteinen sintesia egiten duten azido erribonukleikoak (RNA) era daitezen. Kromosoma proteinek kontrolatzaile gisa hartzen dute parte prozesu horretan. Barnean dituzten DNA molekula kateetan zehar joaten den informazio genetikoaren oinarriak dira kromosomak.          
Itxurari begiratuta, izpi luzarana da kromosoma, ardatz gisa balio dion hari mehe baten inguruan kiribildua dagoena. Gizonak 6 kromosoma ditu, 23 paretan banatuta: batetik, autosoma izeneko 22 pare, zazpi taldetan banatuta daudenak aldi berean (A, B, C, D, E, F, G), eta, bestetik, alosoma edo sexu kromosomak, gizonezkoarenak desberdinak direnak (x eta y kromosomak) eta emakumezkoarenak berdinak (x,x). Animalia mota bakoitzak kromosoma kopuru jakin bat du: genetikan hain erabilia den Drosophila euliak 8 ditu; igelak 26; ardiak 54; zakurrak 78, etab.