kromosfera
iz. Astr. Eguzkiaren eta zeruko beste argizagien kanpoko aldea, fotosfera geruza baten gisa biltzen duena. Eguzkiaren kromosferak hidrogenoa eta helioa ditu osagai nagusi; 12.000-16.000 km-ko lodiera du eta ia kolore guztietako argia igortzen du. Kromosferan suzko tontorrak eratzen dira eklipseetan edo tresna berezien bidez ikus daitezkeenak.