kristau
iz. Kristok erakutsi zuen erlijioaren jarraitzailea, giristinoa. || Aberea ez dena, gizakia, pertsona. || Kristau(-)ikasbide. Kristau fedearen hastapenen, kristauak jakin behar dituen egien irakaspena; egia horiek erakusten diren liburutxoa. v Jesusen lehenbiziko jarraitzaileei nazaretar eta galilear deitzen zieten antzinako juduek eta fedegabeek; lehen kristau haiek anaiak, fededunak eta hautatuak hitzak erabiltzen zituzten beren artekoak izendatzeko. K.o. 50. urte inguruan, ordea, Antiokiako jendeak kristau izena eman zien. Handik aurrera kristau hitza nagusitu zen Jesu Kristoren jarraitzaile ziren eta bataioa hartutako gizon guztiak izendatzeko.