kristalino
izond. Duen gardentasunagatik, kristalaren antzekoa dena. v iz. Biol. Zefalopodoen eta ornodunen begiko organo gardena, irisaren atzean dagoena. v Arrainen kristalinoa biribila da; lehorreko ornodunen kristalinoak, berriz, gainaldea ahur okerra du. Kristalinoaren gainaldea ahurra behar baino gehiago edo gutxiago okertzen denean, gaitzak sortzen dira ikusmenean: miopia, begi lausoak, etab.