Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

krinoideo

izond. Zool. Ekinodermoen phylum-eko izen bereko klaseko itsasoko animaliez esaten da. Itsasoko izarraren antzekoak izaten dira egituraz, baina haien aldean beso luzeak, meheak eta hegazti-lumen antzeko bizarrak izaten dituzte. Erdian disko biribil bat dute. Mikroskopioz baino ikus ez daitezkeen animaliak eta algak janez elikatzen dira.