kremlin
iz. Errusiako antzinako hirietan, gotorleku nagusia, gune estrategikoetan, ibai ertzetan bereziki, izaten zena. Printzerrietako hiriburuak eta hiri nagusiak kremlin zaharren inguruan eraiki ziren. Kremlinaren barruan katedrala, jauregiak, gobernuaren egoitza eta abar izaten ziren. Kremlin ezagunenetako bat Moskukoa da.