Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kremer, Gidon

Letoniar biolinista, alemaniar hiritartasuna hartu duena (Riga, 1947). Musikari familia batean jaio zen. David Oistrakhen ikasle izan zen Moskuko kontserbatorioan eta Gênes-eko Paganini lehiaketa (1968) eta Moskuko Tzaikovski lehiaketa (1970) irabazi zituen. Une horretatik aurrera munduko biolinista handienen artean aritu zen. 1980an Alemanian hartu zuen bizilekua. Munduko orkestra ospetsuenetan jo zuen, eta ganbera musikako taldeetan aritu da, Lockenhaus-eko ganbera musikako jaialdian (zuzendari artistikoa da) batez ere. Bere errepertorioak Bach-etik hasi eta gaur egungo musika arterako bidea hartzen du. Sobietar musikagile gazteen lanak (Alfred Schnittke, Sofia Goubaidoulina, Edison Denisov, Arvo Pärt) eta Luigi Nonoren azken partitura landu du (1988, La lontananza nostalgica utopica futura), besteak beste.