kozkor A
iz. Harri kozkorra: harri puska txikia. || Azukre kozkorra: azukre ale batuzko puska, azukre-mokorra, azukre-tontorra. Ogi kozkorra: ogiaren mutur bakoitza. Arto kozkorra: artaburu alerik gabea. || Azalean eta gainalde batean gertatzen den handitu gogorra. Kozkorrak irten zaizkio bekokian. || Belaun kozkorra: belaunaren giltza.
B. izond. Neurri txikikoa. Herri kozkor bat da gure Arranondo. || Mutil, neska kozkor. Haur aski hazia izendatzeko esapidea. Zazpi urteko mutil kozkor bat. Mutil kozkor zela artzain ibilia zen.