Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kozhikode

Indiako hiria, Keralako itsasertzean. 550.000 biztanle. Pero da Covilhão portugaldar bidaiariak aurkitu zuen Kozhikode 1487. urtean eta hango portura iritsi zen Vasco da Gama hamaika urte geroago. Frantziako kolonia izan zen 1789. urtetik aurrera (Calicut izenaz) eta espeziak eta tea esportatzen ziren bertako portutik.