kotiledoi
iz. Bot. Antofitoen edo landare loredunen enbrioietan sortzen den lehenbiziko hosto-muina, hazia inguratzen duen zatia. Landare berriaren hazkurri izateko eginkizuna dute kotiledoiek. Landare baten enbrioiak hosto-muin bat edo bi izan ditzake. Horien kopuruaren arabera landare angiospermo guztiak bi multzotan bana daitezke: kotiledoi bakarreko ala kotiledoi biko. || Ikerlari batzuek pteridofito edo iratzeetara ere zabaltzen dute kotiledoi hitzaren erabilera. v Kotiledoi bakarrekoa. Hazian hosto-muin bakarra duena. v Kotiledoi bikoa. Hazian bi hosto-muin dituena.