Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Köth, Erika

Alemaniar sopranoa (Darmstadt, 1927 - Spire, 1989). Elsa Blankekin egin zituen musika ikasketak. Karlsruheko operan eta Munich eta Vienako operetan ibili zen. Berlingo Deutsche Operako kidea ere izan zen. Operako hainbat pertsonaia nagusi interpretatu zituen, hala nola Adela (Saguzarra), Filina (Ederra, Ambroise Thomas), Sofia (Arrosadun zalduna), Konstantza (Serralloko bahiketa), Gaueko Erregina (Txirula Miragarria), Zerbinette (Ariana Naxos), Basoko Txoria (Siegfried), Lucia (Lammermoor-eko Lucia). Londresko Coven Gardenen, Milango Scalan, San Franciscon, Beiruten, Sobietar Batasunean eta munduko opera antzoki nagusietan kantatu zuen. 1973an emanaldiak utzi eta Koloniako musika eskolan irakasle hasi zen.