koroa
iz. Eraztun formako apaingarria, buruan ezartzen dena, bereziki agintaritzaren ezaugarri dena. ◊ Erregetza. || Zirkulu formako gauzakia. v Eguzki koroa. Astr. Eguzkiaren eguratseko alderdirik zabalena eta kanpokoena. Plasma goriz dago osatua, eta Eguzkiaren azaletik hurbilen dagoen zatirik trinkoena da. Eguzki eklipseetan bakarrik ikusten da. Tenperatura 1,2 x 106 K ingurukoa da eta atomoak oso ioiturik ditu. v Diamante koroa. Teknol. Meatzetan erabiltzen diren makina zulatzaileen puntako pieza edo tresna, erakusgarriak ateratzeko edo lurpeko miaketak egiteko. v Koroa efektua. Elektr. Karga elektrikoen isuria, ingurugiro egoera berezietan tentsio garaiko lineetako eroaleen inguruan gertatzen dena. v Koroa zirkularra. Geom. Plano batean bi zirkunferentzia kontzentrikoren artean dagoen eremua.