Kornualles
(Ing. Cornwall). Ingalaterrako hego-mendebaleko penintsula eta konderria, Ozeano Atlantikoaren eta Mantxako itsasartearen artean. 3.546 km2 eta 439.000 biztanle (1984). Hiriburua: Truro. v Bertako hizkuntza, zelta familiakoa, bretainieraren antzekoa, XVIII. mendearen bukaera aldera edo XIX.aren hasieran galdu zen. Geroztik berpizteko ahalegin batzuk egin dira, baina ez da lortu.