koraziforme
izond. Zool. Izen bereko ordenako hegazti igokari batzuez esaten da. Moko luze sendoa eta zango laburrak dituzte. Aurreko behatzak elkarri erantsita nahiz erantsi gabe eduki ditzakete. Gehienek kolore biziko luma distiratsuak dituzte. Zuhaitzen enborretan ibiltzen dira. Intsektuak eta harrak jaten dituzte batez ere. 10 familia biltzen dira koraziforme ordenaren barnean: korazidoak, upupidoak eta fenikulidoak, besteak beste.
- korapilo
- Korat
- koraza
- korazatu
- korazido
- koraziforme
- korbatadun
- korbeta
- Korbi Anglong
- korbido
- Korbut, Olga