Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kopto

iz. Egiptoko kristau jendea, islamera bihurtu ez dena. Biztanleen % 10 inguru dira. Horietatik asko Eliza Koptoko (monofisitismoaren aldeko den sekta autonomoa) kide dira. Kopto hizkuntza kristautasunaren lehen urteetan mintzatzen zen Egipton; dagoeneko galdua da.  v  Artea. Nilo ibaiaren goi aldean garatu zen, V. eta VI. mendean iritsi zen heldutasunera. Arte islamiarrak eragin handia izan zuen hartan, arabeek Egipto konkistatu zutenetik (640-642). Estilizazio handikoa da, abstrakzioaren muga-mugakoa. Erromatar eta kristau gaiak erabiltzen ditu. Horma irudi hondar batzuk gorde dira, Testamentu Berriko eszenak irudikatzen dituztenak. Horrez gain, eskulturak, marfilak, oihalak eta testu-irudiak ere aurkitu dira.