Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koprolito

iz. Geol. Animalien gorotza, fosil bihurtua. Koprolitoak paleozoiko, mesozoiko eta zenozoiko garaietako lur geruzetan aurkitzen dira. Koprolitoen bidez antzinako animalia batzuek zer jaten zuten eta haien digestio hodia nolakoa zen jakin ahal izan da. Koprolito batzuek kaltzio fosfato kopuru handia izaten dute eta ongarriak egiteko erabili ohi dira.