koordinazio
iz. Koordinatzea, koordinaturik antolatzea. ◊ Gram. Koordinazio juntagailua: izaera edo funtzio bereko elementuak, hots, hitzak edota perpausak juntatzen dituen hitza. v Koordinazio juntagailua. Gram. Izaera edo funtzio bereko hiztegiko elementuak (hitzak) edo sintaxiak (perpausak) elkartzen dituen lokailua. v Koordinazio zenbakia. Kim. Ioi batzuk beste baten edo batzuen inguruan ezarri edo ordenatzeko era. Sodio kloruroan adibidez, sodio ioi bakoitza sei kloro ioiez inguratua dago, horiek oktaedro erregular baten erpinetan kokatuak daudela, eta aldi berean kloro ioi bakoitza sei sodio ioiez inguratua dago. Era horretan, sodio kloruroak seiko koordinazioa du. Bi faktorek mugatzen dute bereziki koordinazio zenbakia: ioien erradioek eta ioien artean izan daitezkeen lotura kimikoen motek. Ezagutzen diren konposatu egonkorren koordinazio zenbakia 2 eta 8 tartean dago, arruntena 6 delarik.