Kontuen Ganbera
(Esp. Cámara de Comptos). Nafarroako erresumako finantza administrazioko erakundea. Kontuen Auzitegi Nagusia zen eta errege finantzen arduraduna bera ere epaitzeko ahalmena zuen. Karlos II.ak abiarazi zuen Kontuen Ganbera 1365ean zergen bilketa kontrolatzeko eta Karlos III.aren garaian (1400ean) Nafarroako ondare guztia ezarri zen Kontuen Ganberaren kontrolpean. Europa guztiko ganbera eraginkorrena izatera iritsi zen. Lau kontu-hartzailek eta bi elizgizonek osatu zuten hasieran Kontuen Ganbera. Nafarroa Garaia Gaztelako koroaren mendean geratu zenean, lehengo berean iraun zuen Kontuen Ganberak, bere ahalak guztiz murriztu bazzkioten ere.