kontu
iz. Kopuru baten zenbatze edo mugatzea. || Irabazien edo xahutzeen kontua dakarren agiria. ◊ Aurrezki kutxa edo banku batean, pertsona baten zor-hartzekoen agiria. || Arreta, ardura, arta. || Herr. Arazoa, auzia, egitekoa. || Herr. Ipuina. || Kontu egin. Egizu kontu ea zenbat bekatu egin duzun. ◊ Ez duzu halakoez konturik egiten. ◊ Egin dezagun kontu: demagun, eman dezagun. || Kontua(k) egin. Ez da aski jatea, nagusi; kontuak egin behar ditugu. || Kontu, kontu(ak) atera. Gero okerrik izan ez dadin, orain kontuak atera. || Kontua(k) hartu. Kontuak hartu dizkidate idazle bati liburu batean opa nizkion lerroak direla eta. || Kontu eman. Ez diot inori konturik eman behar. || Kontuan hartu. Gogoan hartu. || Kontuan eduki. Oraingo euskalkiak kontuan edukitzekoak dira. || Kontuan egon. Erne egon. || Kontuan jarri, ipini. Gaztigatu, abisatu. || Nire (zure…) kontu. Gainera gizadia zaintzea ez dago nire kontu. || Kontu egin, kontu hartu (norbaiti edo zerbaiti). Zaindu, begiratu. || Kontuz (ibili…). adlag. Orduko idazleek kontuz erabili zituzten hitz asmatu berriak. || Kontuzko. izlag. Arduratsua. || Kontu(-)kontari. Kontuak esaten. || Kontu korronte. Erabiltzaileak bere dirua bankutik edo aurrezki kutxatik nahi duen kopuru eta alditan eskura dezakeena. || Kontu(-)hartzaile. iz. Kontuak hartzen dituena.