Konrad IIa Salikoa
Germaniako erregea 1024-1039 bitartean eta enperadorea 1027-1039. urteetan (990 - Utrecht, 1039). Frankoniako dukea eta Henrike II.aren ondorengoa izan zen. Dinastia frankoniarra sortu zuen. Printze alemaniarren aurka borrokatu zen eta jaun feudal txikien aldeko neurriak hartu zituen horretarako (feudoen herentzia zilegitzat jotzen zuen legea eman zuen 1027an). Mieszko II.a Poloniako erregea menderatu zuen (1031) eta bere mendean ezarri zituen Burgundia eta Arles lurraldeak. Haren garaian, Kanuto Handia Danimarkakoaren esku geratu zen Schleswig-eko lurraldea.
- konpresio
- konpresore
- konpromiso
- konputagailu
- Konrad Ia
- Konrad IIa Salikoa
- Konrad IIIa
- Konrad IIa
- Konrad Ia
- konsagrazio
- konspirazio