iz. Mek. Gas baten presioa handitzeko erabiltzen den tresna. Bi eratakoa izan daiteke konpresorea: dinamikoa eta bolumetrikoa. Konpresore dinamikoak etengabe egiten du gasaren konpresioa; konpresore bolumetrikoak, berriz, gas bolumen bakunak konprimituz lan egiten du.