Koltxak, Alexandr Vassiliievitx
Errusiar almirante eta politikaria (San Petersburgo, 1874 - Irkutsk, Siberia, 1920). Iparburuaren inguruko lurraldeetan barrena bidaiak egin ondoren, Errusiako guda-ontzidiaren gidari izan zen Baltikoko itsasoan eta Itsaso Beltzean, Lehen Mundu Gerran. 1917an Estatu Batuetara jo eta boltxebikeen aurkako borrokarako prestatu zen. Urtebete geroago eta aliatuen laguntzarekin, errusiar gobernu bat antolatu zuen Omsk-en. Aliatuen gudarosteak buruzagi izendatu zuten Koltxak eta Moskuren aurkako ekinaldiak aurrera eraman zituen 150.000 soldadu zituela. Garaipen batzuen ondoren gainbehera egin zuen Koltxaken gudarosteak eta atzera egin behar izan zuen komunistek Omsk setiatzen zuten artean. Irkutsk-eko hirian hartu zuen babesa baina boltxebikeek, mentxebikeek lagundurik, preso hartu eta fusilatu zuten.
- kolpekatu, kolpeka, kolpekatzen
- kolpekatze
- kolpetxo
- kolpetzar
- Koltès, Bernard-Marie
- Koltxak, Alexandr Vassiliievitx
- koltxizina
- koltxoi
- koltza 2
- koltza
- kolubrido