Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koltès, Bernard-Marie

Frantses antzerki idazlea (Metz, 1948 - 1989). Antzerkirako egin zuen lehen lana 1971n prestatu zuen beste lagun batzuekin batera; Les Amertumes (Mingotsak) izenburupean argitaratu zen. Ondoren Théâtre du Quai antzerki taldea osatu zuen. Shakespeareren Neguko ipuina moldatu zuen antzerkirako. Antzerki lan aipagarrien artean ditu: Combat de nègre et de chiens (1980), Quai Ouest (1986), Le Retour au désert (1988), La Fuite à cheval très loin de la ville, Roberto Zucco.