Kolbe, Adolf Wilhelm Herman
Alemaniar kimikaria (Elliehausen, Gotingatik hurbil, 1818 - Leipzig, 1884). Hanburgo eta Leipzigeko unibertsitateetan izan zen irakasle. Berzeliusen erroen teoria berritu zuen eta sintesi organikoaren alorrean egin zituen lan garrantzizkoenak. Azido koipetsuen elektrolisia aztertu zuen eta azido azetikoaren sintesia lortu zuen karbono sulfuroan oinarrituta (1845). Lau urte geroago aurkitu zituen eratorri organometalikoak, Edward Frankland kimikari britainiarrak aurkitu zituen garai berean. Azido salizilikoaren tasun antiseptikoak ere aztertu zituen.