Kolas, Konstantin Mikhailovitx Mitskevitx
(Iakub Kolas deitua). Bielorrusiar poeta eta eleberrigilea (Minsk-eko eskualdean, 1882 - Minsk-eko eskualdean, 1956). Bielorrusiako literatura hizkuntza sortu zuen Ianka Kupala-rekin batera. 1906an idatzi zituen lehen bertsoak, eta 1910ean osatu zuen bere lehen poema bilduma (Sorterria, dolu kantuak). Hiru urte espetxean eman ondoren (1908-1911), Kursk-eko hirian egon zen irakasle 1921. urtea arte. Errusiako iraultzaren ondoren sobietar gobernuarekiko ezadostasun nabariak agertu zituen, eta abertzaleegia izateagatik salatu zuten garai hartako agintariek. 1923an plazaratu zuen lehen eleberria (Poesiako barneetan). 1930. urtetik aurrera konpromiso sozialistari loturiko literatura lanak eskaini zituen. Lau aldiz jaso zuen Leninen ordena.
- kolaka
- Kolakowski, Laszek
- kolapso
- Kolar Gold Fields
- Kolar
- Kolas, Konstantin Mikhailovitx Mitskevitx
- kolatitude
- kolatu, kola(tu), kolatzen
- Kolbe, Adolf Wilhelm Herman
- Kolbe, Maksimilian Maria, santua
- Kolcsey, Ferenc