Köhler, Georges
Alemaniar medikua (Munich, 1946 - Friburgo, 1995). Friburgoko unibertsitatean medikuntzako ikasketak egin ondoren Cambridgeko unibertsitatean lan egin zuen Cesar Milstein eta Niels Jerne immunologoekin batera. Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuten 1984. urtean antigorputzak sortzeko teknikaren garapenaren inguruan egin zuten lanengatik.