Kohl, Helmut
Alemaniar politikaria (Ludwigshafen, 1930). Kristaudemokrata. Hamasei urtez izan da Alemaniako kantziler; Alemania batukoa bihurtu zen 1990ean, eta berriro hautatu zuten kantziler 1994ko hauteskundeetan. 1998ko hauteskundeetan ordea Gerhard Schröder sozialdemokratak kendu zion kargua. 1999an arazo larriak izan zituen, bere alderdian aurkitu ziren ustelkeria kasuak zirela. Hala, dimisioa eman behar izan zuen alderdian, eta 18 milioi marko ordaintzera behartu zuten.