Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kobo

iz. Zool. Bobidoen familiako ugaztuna, oreinaren antza duena (Kobus ellipsiprymus). Oso gorpuzkera liraina du, 1,30 m garai eta 220 kg inguru har dezakeena. Hanka luze meheak, lepo luzea eta eraztunez eratutako adar mutur-zorrotzak, gora eta barrualdera okertuak izaten ditu. Ile grisekoa edo hori gorrixkakoa da. Emeak ez du adarrik. Afrikako erdialdean eta hegoaldean bizi dira.