Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

klorosi

iz. Med. Odolak behar baino burdina gutxiago duenean sortzen den anemia mota. Emakume gazteek izaten dute batez ere, hileroko gorabeherekin batera agertzen baita. Gaur egun oso gutxitan sortzen bada ere, antzina arrunta zen: Hipokratesek “morbus virginum” deitu zion, eta Erdi Aroan “morbus amatorius” esaten zioten.  v  Bot. Landareen eritasuna, funtsezko elikagai batzuen gabeziak sortua. Hostoak horitzen zaizkio landare eriari. Adibidez, oso sarritan izaten dute eritasun hori kare-lurretan hazten diren landareak, eta nekazariek burdinazko gatzak sartzen dizkiete landareei zurtoinetan egindako ebaki batzuetan (fruitu arbolei eta mahastiei), berda eta senda daitezen.